Iñakiren eta bere taldearen filosofia, kalitate goreneko tokiko produktua ahalik eta esku-hartze txikienarekin prestatzea da, amonaren adibideari jarraituz.
Lehengairik onena lortzeko, Iñakiren ustez funtsezkoa da aurrez-aurreko tratua. Horregatik, egunero merkatura eta arrain-lonjara joatea gustoko du. Nahiago du sasoiko osagaiekin lan egin, eta beraz gogotsu itxaroten dio urtaro bakoitzeko produktuen etorrerari.